[ARGAZKIAK] 97 kirolari aritu dira Sunbillako III. Mendi Duatloian

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 14a

Larunbatean jokatu zen Sunbillako III. Mendi Duatloia. 38 bikote erreleboka eta bertze 21 kirolari bakarka aritu ziren, 97 kirolari denera. 6,5 kilometro lasterka (300 metroko desnibel positiboarekin) eta 16 kilometro mendi bizikletan (800 metroko desnibel positiboarekin) egin behar izan zituzten. Eguraldi euritsua izan arren, giro ezin hobea izan zen. Ibilbidea akitutakoan, frontoian fruitu lehorrak, fruta, goxokiak, txingarra, txistorra eta edariak hartzeko aukera izan zuten kirolariek, baita dutxa on bat ere.

Banaka Amasako Eneko Gurrutxaga izan da bizkorrena eta binaka Haitz Telletxea korrikalari beratarrak eta Antton Ibarguren Lezoko txirrindularia

Erreleboka 35 bikotek akitu zuten lasterketa eta gizonezkoen artean lehenak Haitz Telletxea Andueza beratarra eta Lezoko Antton Ibarguren Telletxea izan ziren (1.32.17), bigarrenak Aimar Otxandorena Mitxelena lesakarra eta Unai Iñarrea Iguzkiagirre igantziarra (1.32.51) eta hirugarrenak Mikel Telletxea Sarratea gazteluarra eta Ekain Telletxea Odriozola donamariarra (1.34.17). Mistoan, berriz Xabier Gallardon Eugi etxalartarra eta Maider Usandizaga Altube oñatiarra izan ziren lehenak (1.54.30) eta bi emakumezkok osatutako bikote txapelduna Amaia Jorajuria Mendiburu doneztebarrak eta Olaia Alzuri Macuso iturendarrak osatutakoa izan zen (2.10.00).

Sailkapen osoa erreleboka

 

Eneko Gurrutxaga garaile bakarka

Bakarka lehena Amasako Eneko Gurrutxaga Ugarte izan zen (1.40.03), bigarrena Unai Plaza Arnal lekaroztarra (1.42.26) eta hirugarrena Iker Telletxea Antzizar lesakarra (1.45.01). Herriko lehena Ekaitz Bertiz Apezetxea izan zen, bosgarren sailkapen orokorrean (11.47.38).

Sailkapen osoa bakarka

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun