Inauteak 2026

[ARGAZKIAK] Abiatu dituzte inauteak Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 23a

Eguraldia lagun, eskolako ikasle eta irakasleek urteroko hitzordua egin dute, kalejira herrian barna

Argazkiak: Nerea Petrirena, Ainhoa Etxebeste eta Joseba Alzuri.

Hasiak dira Sunbillako inauteriak eta asteburu osoan luzatuko dira. Gaur goizean ttikienak izan dira protagonista, haur guztiak goitiko eskolan elkartu eta zenbait jarduera egin dituzte, dantzak, kartelak… Gosaldu ondotik kalejira koloretsua egin dute herrian barna. Aurtengo gaia 'itsasoa' zen: HHkoak itsasoko animaliez mozorrotu dira, LH 1-2koak pirataz, LH 3-4ko urpekariz eta LH 5-6 surflariz. Herriko plazan bukatu dute itzulia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun