'Sei hilabete, sei erronka' proiektuko hitzordua bihar arratsaldean Doneztebeko liburutegian

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 20a

Doneztebeko liburutegia 'Sei hilabete, sei erronka' proiektuan murgilduta dago. Bihar arratsaldean, azaroaren 21, elkartuko dira azaroko erronka osatzeko. 

Gure planeta nola zaindu behar dugu? da azaroko erronkaren izena. Arbola erraldoi bat egin dute liburutegian eta arbolaren ametsak margotzea izanen da egitekoa. Margotzeaz gain, ipuin kontaketa, eskulanak eta sorpresak ere izanen dira. 

Bihar, ortziralea, azaroaren 21, elkartuko dira Doneztebeko liburutegian 17:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun