Bestak 2025

[ARGAZKIAK] Aurtiztarrak bestetako azken txanpan sartu dira

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 10a

Ortziraleaz geroztik, bestak ospatzen ari dira aurtiztarrak. Asteburuan ere ekitaldi saila izan dituzte: herri kirol erakustaldia, otorduak, jokoak, pilota partiduak, dantzarien saioa, musika emanaldiak, dantzaldiak... Bihar akituko dituzte sanmartinak. 

Argazkiak: Ainara Mindegia, Ekiñe Mindegia eta Arantza Agirre. 

Bihar, asteartea, 10:00etan diana izanen dute herriko txistulariekin. 11:00etako mezaren ondotik, berriz, 12:00etan Mikel Lasarteren motozerra erakustaldiaz gozatzeko aukera izanen dute. 17:00etan mus eta bingo txapelketa hasiko da eta 19:00etan elkartean eginen duten xingar jatearekin borobilduko dituzte bestak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun