Bestak 2025

[ARGAZKIAK] Aurtiztarrak bestetan murgildu dira

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 7a

Pilota partiduekin hasi dituzte aurtiztarrek bestak, eta ondotik, bestei hasiera ofiziala emateko, txupinazoa bota dute. Mendaur Trikitixa Eskolak aurten 25 urte bete dituela eta, haiek izan dute txupinazoa botatzeko ohorea. Asteartera arte ez dute aspertzeko tarterik izanen. 

Argazkiak: Ekiñe Mindegia.

Txupinazoa botatzeaz gain, herritarrek omenaldia egin diete Mendaur Trikitixa Eskolako Ainara, Arkaitz eta Ekiñe Mindegia Baleztena anai-arrebei. Gainerakoan, gaur, herri bazkariaren ondotik, dantzaldia izanen dute Andoni Mitxelena akordeoilariarekin. Horrez gain, goizez eta arratsaldez puzgarriak paratuko dituzte eta 19:00etan haur eta gurasoen afari-merienda eginen dute.

Azaroak 8, larunbata

10:00etan dianak herriko txistulariekin. 12:00etan herri kirol erakustaldia. Bitartean, sagardo dastaketa. 14:30ean mozorro bazkaria. Ondotik, herritarren arteko jokoak eta poteoa Igandea txarangarekin. 19:00etan DJ Endara. 23:30ean Trikidantz taldea. 02:00etan DJ Endara.

Azaroak 9, igandea

10:00etan dianak herriko txistulariekin. 11:00etan herriko gaztetxoen arteko pilota partidak. 12:00etan herriko dantzarien saioa. 17:00etan Mendaur trikiti pandereta eskolaren jaialdia. Ondotik, merienda. 19:00etan dantzaldia Hauspolariek taldearekin. 21:00etan tortilla eta pintxo lehiaketa elkartean.

Azaroak 10, astelehena

10:00etan dianak herriko txistulariekin. 11:00etan puzgarriak. 12:00etan II. krosa. 14:00etan haurren bazkaria elkartean. Arratsaldez egurrezko joko libreak eta puzgarriak. Ondotik, txokolate beroa. 19:00etan Go!azen telesailaren aurre estreinaldia frontoian

Azaroak 11, asteartea

10:00etan dianak herriko txistulariekin. 11:00etan meza. 12:00etan Mikel Lasarteren motozerra erakustaldia. 17:00etan mus eta bingo txapelketa. 19:00etan xingar jatea elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun