Hirugarren posturako lehian, Juan Maria Guergek eta Juan Jose Santolayak irabazi zieten Xyban Armendarizi eta Julen Zubeldiari.
2018an munduko txapeldun Argentinan
Jaione Otxandorenak eta Timoteo Etxeberriak lortutako Nafarroako mus txapelketa ez da bikote honen garaipen bakarra. 2018a urte bikaina izan zuten. Izan ere, 2018ko maiatzean, Burlatako ostatuen arteko mus txapelketa irabazi zuten, 228 bikoteren artean eta hilabete batzuk beranduago, irailean, Argentinako Pampako Macachín hirian euskal komunitateek antolatutako munduko mus txapelketaren 41. edizioan txapeldun suertatu ziren.