Burlatako ostatuen arteko mus txapelketa irabazi du Jaione Otxandorena sunbildarrak

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 1a, 12:22
Jaione Otxandorena eta Timoteo Etxeberria, finalaren azken jokoa irabazteko egokitu zitzaizkien kartekin. Argazkia: Diario Noticias

Gelbentzuko Timoteo Etxeberriarekin nagusitu da, 228 bikoteren artean

Sunbillako Jaione Otxandorena Andiarenak eta Gelbentzuko Timoteo Etxeberria Goñik irabazi dute Burlatako ostatuen arteko seigarren mus txapelketa. Ez dute nolanahiko saria lortu: Bidaia aukeran, Jamaikara edo Norvegiako fiordoetara eta bi urdaiazpiko iberiko.

228 bikote hasi ziren txapelketan urtarrilean eta horietatik 64 sailkatu ziren azken faserako. Jaione eta Timoteo gaizki hasi ziren lehen fase hartan, lehenbiziko bi partidak galduz, baina lortu zuten lehen koxka gainditzea eta orain, txapeldun suertatu dira.

Joan den urtean Espainiako mus txapelketara aurkeztu ziren eta aurten, ekainaren 23an ANAPEH elkarteak antolatutako Nafarroako mus txapelketaren finalerako sailkatuak daude.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun