Gaur egungo gizartean osasun ohitura txarrak arras barneratuak ditugula argi utzi du eta horrek gure kontra jotzen dutela esplikatu du: «Loa eta hidratazioa bezalako ohiturak geroz eta desorekatuagoak ditugu, kalitate txarreko produktuak kontsumitzen ditugu, sedentarioagoak gara...Eta gainera, ohiturak aldatu beharrean horien ondorioz sortzen diren inflamazioen eta bertzelakoen kontra egiteko botika farmazeutikoetara jotzen dugu». Baina, horren ordez, «ohiturak aldatzea» ongizaterako giltza izan daitekeela azpimarratu du eta beraiek prozesu horren bideari ekiteko laguntza eskaintzen dutela azaldu du: «Kimetz belar dendan produktu osasuntsuak eskaintzen ditugu eta kontsulten bidez pertsonen ebaluazio bat egiten dugu, ondotik, programa pertsonalizatuekin gabeziak lantzeko eta bidean agertzen diren oztopoak gainditzeko».