Istripuak izateko arriskua murriztu nahi dute
Erditik zatitutako biribilgune horrek istripuak izateko arrisku handia sortzen duela eta, hori kendu eta horren ordez N-121-A errepidearekin lotzeko adar zuzenak egin nahi dituzte, bi alturatan, Berrizaungo edo Etxalarko lotuneetan egina den antzera. Proiektua idazteko lana 80.000 eurotan esleitu du Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, eta hamar hilabeteko epea finkatu du erredakzio lana egiteko.