Ortziralean hasita hamar emanaldi eginen ditu Gure Zirkuak Donezteben

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 3a

Ikuskizunak egiteko dena prest du Gure Zirkuak Donezteben. Ortzirale honetan eginen dute lehendabizikoa, eta irailaren 20ra arte denera hamar ikuskizun eginen dituzte. 

Ortziralean hasi eta hiru asteburutan ariko dira emanaldiak egiten eta denera hamar eginen dituzte. Ortziralean, hilaren 6a, 18:00etan eginen dute emanaldia. Larunbatean, hilaren 7an, berriz, emanaldi bikoitza eginen dute: 12:00etan eta 17:00etan. 

Hurrengo asteburuan izanen du segidan zirkuak. Irailaren 12an, ortziralea, 19:00etan izanen da saioa. Larunbatean, hilaren 13an, 12:00etan eta 18:00etan izanen dira saioak eta igandean, hilaren 14an, 17:00etan. 

Iraileko hirugarren asteburuan, berriz, bertze hiru saio eginen dituzte. Ortziralean, hilaren 19an, 19.00etan bat, eta biharamunean, larunbatean, 12:00etan eta 17:00etan. 

Sarrerak Gure Zirkuaren webgunean erosten ahal dira edo bertzela baita txarteledegian ere. 

Doneztebeko emanaldien ondotik, dena bildu eta Uhartera joanen dira bertze hainbertze emanaldi egitera. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun