Gure Zirkua ikusteko sarrerak zeini tokatu zaizkion jakin nahi duzu?

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 2a

Gure Zirkuaren eskutik sei sarrera bikoitz zozketatu ditu TTIPI-TTAPAk, Donezteben irailaren 7an, 13an eta 20an eginen dituen emanaldiak ikusteko.

60 bazkidek hartu dute parte zozketan eta sei lagun hauei egokitu zaizkie sarrera bikoitzak:  Iñigo Miguelena Matxikoteri eta Iosune Ortega Arraztoari irailaren 7an zirkua 12:00etan ikusteko sarrera bikoitzak egokitu zaizkie.

Rakel Olazabal Tapiak eta Ainara Urriza Zubietak zirkua irailaren 13an 12:00etan ikusteko bina sarrera lortu dituzte, eta Oihana Sanzberro Salaberriak eta Irati Arrieta Agirrek irailaren 20an 12:00etan ikusteko.

Zorionak denei!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun