[ARGAZKIAK] Berriz ere auzolanean aritu dira eratsundarrak

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 23a

Ekainean auzolanean aritu ziren erantsundarrak, eta joan den asteburuan ere, beste saio bat egin zuten. Besteak beste, eskailerak konpontzen aritu ziren, zaborrontziak eta eserlekuak ere paratu zituzten, bideak eta udaletxeko gaineko solairu bat garbitu zuten… Udaletxeko solairua obrak egin behar dituztelako garbitu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun