Inguruko hainbat pista garbitzen, herriko kale batzuk konpontzen, labaderoa edo garbitokia txukuntzen, udal eraikin bat husten... Lan eta lan, auzolanean ibili dira azken bi larunbatetan Eratsunen. Indarrak hartzeko, mahaiaren bueltan bilduz borobildu dituzte bi hitzorduak.
Urtean lauzpabost auzolan deialdi egiten ditu Eratsungo Udalak, eta horietatik hiru dira derrigorrezkoak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!