Ekainaren 6an, ortziralea, hasiko da egitaraua 17:15ean aurrebenjaminak eta benjaminak eskubaloian ariko dira kiroldegian. Ondotik, merienda banatuko diete.
22:00etan, berriz, mus txapelketa eginen dute plazan paratutako karpan. Irabazleentzat 300 euroko saria eta txapelak izanen dira eta bigarrenentzat 100 euro. Bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko.
Biharamunean, larunbatean, kirola izanen da eguneko protagonista eta egun osoko egitarau zabala izanen dute. 09:15ean hasita gazteen eskubaloi partidak jokatu dituzte kiroldegian. 09:15ean alebin neskak eta mutilak ariko dira, 10:00etan infantil mutilak, 10:45ean infantil neskak eta 11:30ean kadete eta infantil neskak.
12:15ean, judo ikasleen saioa izanen da eta ondotik hamaiketakoa banatuko diete goizean parte hartu duten kirolari denei.
Arratsaldean ere eskubaloia izanen da protagonista. 16:15ean jubenilek eta kadete mutilek jokatuko dute partida, 17:15ean senior neskek eta jokalari ohiek elkarren arteko partida jokatuko dute eta 18:15ean, senior mutilek jokalari ohien kontra. Atsedenaldian Erreka Dantza Taldeak emanaldia eginen du. Partida bukatzean zozketak eginen dituzte.
Gainera, Nafarroako Herriarteko pilota txapelketako handien jardunaldia jokatuko dute Doneztebeko eta Atarrabiako pilotariek frontoian asteburuan.
Arratsean kirola alde batera utzi eta besta giroa izanen da. 21:00etan herri afaria eginen dute plazan, eta eguna akitzeko Trikidantzekin erromeria izanen da eta, ondotik, DJ J&J ariko da.
Afarirako 280 txartel paratu zituzten eskuragarri, baina denak segidan agortu ziren.
Errekak antolatu du asteburuko egitaraua udalarekin eta Gazte Burrunbarekin batera.