Euskaraldia

Euskaraldiko txapak banatuko dituzte Eratsunen igandean

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 9a, 13:30

Heldu den ortziralean hasiko da Euskaraldiaren laugarren edizioa. Herriz herri txapen banaketa egiten ari dira egunotan eta Malerrekako eta Bertizaranako Euskaraldiko Batzordeak jakinarazi duenez, Eratsunen igandean, maiatzaren 11n eginen dute 12:00etatik 13:30era.

Euskaraldian parte hartuko duten Malerreka eta Bertizaranako herritarrek astelehenetik ortziralera txapak hartzeko aukera dute goizetan Malerrekako Mankomunitatearen egoitzan eta arratsaldetan Doneztebeko liburutegian.

Doneztebez gain, Zubietan ere izanen da txapak hartzeko aukera. Larunbatean, 12:00etatik 14:00etara Zubietako herriko ostatuan banatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!