Mendaurko baseliza moldatzeko auzolana eginen dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 23a, 09:30

Mendaurko Trinitate baselizan moldaketa lanak egiteko proiektua esku artean dute Iturengo Udalak eta Ulibeltzak eta Erreka elkarteek. Auzolana izanen da lanaren oinarria, eta larunbat honetarako, hilaren 26rako paratu du lehendabiziko hitzordua. 07:00etan elkartuko dira Iturengo tailerraren parean

Auzolanean parte hartu nahi dutenek aitzinetik eman beharko dute izena aseguruari parte emateko. Izen emateko apirilaren 24an, ortzeguna, bukatuko da 14:00etan eta 948 45 18 03 edo 646 50 69 87 zenbakietara deituz egin beharko da.

Larunbatekoa izanen da auzolaneko lehen hitzordua, baina ez bakarra. Aitzinerago emanen dute hurrengoen berri.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun