Honako hamaika lagunek osatuko dute Malerrekako hamaikakoa:
- Ekaitz Bertiz sunbildarra ahobizi rolean.
- Estefi Etxebeste iturendara ahobizi rolean.
- Ibai Iribarren urroztarra ahobizi gisa.
- Alizia Marin gazteluarra belarriprest gisa.
- Mikel Mikelarena Oiztarra ahobizi gisa.
- Dani Martirena legasarra ahobizi rolean.
- Patxi Mariezkurrena erantsundarra ahobizi gisa.
- Begoña Alberro Malerrekako Mankomunitateko langilea ahobizi gisa.
- Kataluniatik Elgorriagara duela sei urte etorritako Clara Sabatés ahobizi gisa.
- Niko Mindegia doneztebarra ahobizi gisa.
- Olatz Garmendia sortzez azpeitiarra baina Donamarian bizi dena ahobizi gisa.
Hamaikako aurkeztearekin batera, herritarrak Euskaraldian izena ematera animatu dituzte. Horretarako, izen ematea hemen egin daiteke. Gainera, igandea goizean Euskaraldiko materiala erosteko, izena emateko eta txapa biltzeko aukera izanen da Iturenen.