Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Sunbillako ipar aldeko lotura (N-121-A errepidea) eraikitzeko proiektua idazteko lanak lizitaziora atera ditu, 100.000 euroko oinarrizko aurrekontuarekin.
Jarduera hori N-121-A errepidea 2+1 bide bihurtzeko prozesuan sartuta dago, eta bere helburua da eremuko bide segurtasuna hobetzea, 51. kilometroan gaur egun dagoen biribilgunearen ordez bertze maila bateko lotune bat jarrita.
Proiektua idazteko 10 hilabeteko epea aurreikusi da, eta bertan NA-1210 errepidearen jarraipena sartuko da, N-121-A errepidearen azpitik, egitura berri baten bidez, eta hainbat adar eraikiko dira, mugimendu guztiak modu seguruan egin ahal izateko. Diseinu honekin, maila berean dauden ibilbideen gurutzaketak ezabatuko dira, istripu arriskua nabarmen murriztuz.
Jarduketa horrekin, Nafarroako Gobernuak berretsi egiten du bide segurtasuna hobetzeko konpromisoa N-121-A errepidean, Nafarroako komunikazio bide nagusietako batean eta penintsularen eta Europaren arteko lotuneetako batean.