Inauteak 2025

[ARGAZKIAK] Egun osoko festa giroan ospatu dituzte ihauteak Ezkurran

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 10a, 15:00

Goizean etxez etxeko kalejira, arratsaldean futbol ligaxka eta gauean bertso afaria. Halaxe ospatu zituzten larunbatean Ezkurran ihauteak.

Argazkiak: Jaione Zabalok utzitakoak.

Goizean 10:00etan egin zuten etxez etxeko kalejira hasteko hitzordua, eta jende asko animatu zen. Ekiñe eta Irati trikitilari eta panderojolearekin giro ederrean ibili ziren. Arratsaldean, berriz, futbol ligaxka jokatu zuten eta hor ere haur askok parte hartu zuen. Gauen, ihauteak borobiltzeko, bertso afaria egin zuten Iker Zubeldiarekin eta Aitor Mendiluzerekin Barranka jatetxean. Emakumearen Eguna ere gogoan izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun