Ostiralean, martxoaren 7an, goizean eskolako haurrak beraien jaialdia eginen dute, eta gauean, nahi duenarentzat afaria izanen da ostatuan, trikitixa doinuek girotuta.
Larunbat goizean, martxoaren 8an, baserriz baserri ibiliko dira herritarrak eta eguerdian ostatuan elkartuko dira bazkaltzera. Arratsaldean etxez etxeko erronda eginen dute, karrika erronda izenez ezagutua, eta gauean berrirz ostatuan afaltzeko elkartuko dira. Eguna Unai Muñoa eta Bixente Gorostidi bertsolariekin eta Agerralde musikariarekin pasatuko dute.