Goizean, 10:00etan, etxez etxe kalejira eginen dute Ekiñe eta Irati trikitilariekin. Arratsaldean, kirolari eginen diote tartea, eta 16:00etan hasita, futbol ligaxka jokatuko dute. Bertso afariarekin borobilduko dituzte ihauteak. 20:30ean Barranka jatetxean bilduko dira eta Iker Zubeldia eta Aitor Mendiluze bertsolariekin afaria izanen dute.