Inauteak 2025

Larunbat honetan inauteak izanen dituzte Beintza-Labaienen

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 20a, 11:00

Joan den urteko inauteetan hartutako irudia.

Puska biltzea, mozorroak, otorduak... Egun osoko besta izanen dute.

Gazteak eguerdi aldera geldituko dira eta herrian barna puskak biltzen ibiliko dira. Ondotik, Labaiengo Itur ondo elkartean bazkalduko dute. Gauean, berriz, afaltzeko bilduko dira.

Haurrak eta gurasoak ere ez dira inauteak ospatu gabe geldituko eta mozorroak jantzita, Beintzako ostatuan bazkaria eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun