Ortziralean, gazteak bazkaltzeko bilduko dira, eta bazkalondoan baserriz baserri eskean ibiliko dira herriko trikitilarien laguntzarekin. Arratsean afaria eginen dute.
Larunbatean gazteak gainerako auzoetara joanen dira: Uxarrea, Askarraga, Igurin eta Artze auzoetara eta baserriren bat edo bertzera. Larunbatean, Izaskun akordeoilaria izanen dute bidelagun.
Gazteak etxez etxe dabiltzan bitartean, gainerako herritarrendako bazkaria izanen da herriko ostatuan, eta arratsaldean, mozorrotuta buelta emanen diote herriari. Gazteak, berriz, eskea akitzean ostatura joanen dira eta han segituko dute bestarekin.