Inauteak 2025

Larunbat honetan inauteri eguna izanen dute Oizen

Joan den urteko inauterietan hartutako irudia.

Oiztarrak ere prest dira inauteriak ospatzeko. Larunbat honetan, otsailaren 1ean, egin dute hitzordua eta egun osoko besta izanen dute.

09:00etan elkartean gosaltzeko bilduko dira, eta ondotik, etxez etxeko eskea hasiko dute. Modesto akordeoilaria izanen dute bidelagun. Goiza etxez etxe pasatu ondotik, 14:00 aldera berriz elkartean elkartuko dira, bazkaltzeko. Eta arratsaldean, herriko beheko aldean segituko dute eskean. 21:00etan afaria eginen dute elkartean eta musika ere izanen denez, ez da kantatzeko eta dantzatzeko aukerarik faltako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun