Jende aunitz bildu zen larunbat goizeko puxka biltzean, herriari buelta eman eta herritarrak etxez etxe bisitatzeko. Beñat Mitxelenaren akordeoiarekin eta salda beroarekin hotzari gogor egin zioten. Larunbat arratsaldean, berriz, herri guztiaren gaia berdina izan zen: Olinpiar Jokoak. Plazan hainbat kirol modalitateren txapelketak egin zituzten: esgrima, gimnasia arritmikoa, futbola, golfa, arrauna, eskalada, ziklismoa, badmintona, saskibaloia, hipika... Eta sari banaketarekin akitu zuten hitzordua.