Inauteak 2025

Inauteriei buruz mintzatzeko bilerak eginen dituzte asteazkenean Iturenen, Aurtitzen eta Zubietan

Jabier Bereau eta Ernesto Dominguez Iturengo eta Zubietako alkateek ohar bidez jakinarazi dutenez, asteazkenean aurtengo inauteriei buruzko bilerak eginen dituzte.

Lehenbiziko bilera Iturenen eginen dute, 19:00etan, udaletxeko ganbaran. Ondotik, 19:30ean, Aurtizko soziedadean bilduko dira eta azkenik, 20:15ean Zubietako estalpean. Alkateek herritarrei bileretara joateko deia egin diete, eta gaineratu dutenez, «foralak bertan izanen dira edozein zalantza argitzeko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun