Euskaraldia

Euskaraldiko 4. edizioa aurkeztuko dute Malerrekan asteazkenean

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 25a, 09:00

Berriki aurkeztu dute laugarren euskaraldiko hamaikakoa osatuko dute herritarren zerrenda.

Euskaraldiaren 4. edizioa eginen dute heldu den maiatzaren 15etik 25era, eta herritarrak parte hartzera animatzeko eta Euskaraldia ezagutarazteko aurkezpenak egiten ari dira eskualdez eskualde. Malerrekan asteazken honetan, hilaren 27an, elkartuko dira 19:00eta IKA euskaltegiaren egoitzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun