Disc golfa entrenatzen hasiko dira asteazkenetan Donezteben

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 16a, 19:00

Mikel Ibarrola azalpenak ematen Doneztebeko disc golf zelaiaren inaugurazioan, 2021eko apirilaren 8an. Nafarroako lehen disc golf zelai publikoa izan da.

Azken urteetan pixkanaka goiti egiten ari da Donezteben disc golfa praktikatzeko afizioa. Horren erakusgarri, hemendik aitzinera asteazkenetan elkartuko direla Intzakardiko parkean 19:30ean praktikatzeko. Kirola egiteko beharrezko diskoak Doneztebeko udalak erosi ditu. Mikel Ibarrola izanen da irakasle eta ez da aitzinetik izena eman beharrik. Intzakardin agertzearekin aski izanen da.

Gogoratu behar da duela hiru urte, 2021eko apirilaren 8an, inauguratu zutela hiru saskiko disc golf zelaia Doneztebeko Intzakardi parkean, Nafarroa osoko lehen disc golf zelai publikoa eta Doneztebeko disc golf txapelketa ere jokatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun