Bestak 2024

Kotoño Belarrak, Tomas Utergak eta Rosario Erasunek piztutako suziriarekin hasi dira Doneztebeko bestak

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 28a, 11:00

Atzo hasi zituzten bestak Donezteben, eta astelehenera bitarte besta giroa nagusituko da herriko karriketan. Udaleko langile diren eta aurten erretiroa hartuko duten Kotoño Belarra, Tomas Uterga eta Rosario Erasun izan ziren bestetako suziria pizteko arduradunak. Ardura horrekin urte aunitzez herriaren alde egindako lana eskertu nahi izan diete.

Argazkiak: Alicia del Castillo.

Gaur izanen dute segida herriko bestek Donezteben, eta honako egitaraua izanen dute:

  • 09:00etan diana gaiteroekin.
  • 10:00etan Aurorak herrian barna.
  • 11:00etan udal ttikiari ongi etorria eta txupinazoa.
  • 11:30ean kaljira erraldoiekin eta buruhaundiekin eta dantzari Ttikien ikuskizuna Bear Zanan. Ondotik, dantzarientzat luntxa.
  • 14:00etan udal ttikia aukeratzen parte hartu duten haurren bazkaria.
  • 16:30ean puzgarriak Bear Zanan.
  • 17:30ean Aurorak kalejiran Elutxa txarangarekin.
  • 18:00etan bertso saioa Santa Luzia plazan: Maialen Lujanbio, Julio Soto eta Alaia Martin. Gai jartzailea Maialen Belarra.
  • 19:30ean Nafarroako erremonte txapelketako finala Ezkurra pilotalekuan. 1
  • 9:30ean udal ttikiari diploma banaketa eta botere itzulera.
  • 20:30ean Alaiki Santa Luzia plazan.
  • 00:30ean Alaiki Santa Luzia plazan.
  • 03:15ean Dj J&J Santa Luzia plazan. 

Egun guzietako egitaraua hemen irakurtzen ahal da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun