Izan ere, zerbitzu ugari dituzte eskuragarri; «gorputzeko eta aurpegiko masajeak eta tratamenduak, manikura, pedikura, depilazio mota aunitz, makillajea ezkontza, inauteri eta edozein ekitaldirako… urte guzian lanean aritu ahal izateko denetik egin behar da, sasoiaren arabera bata edo bertzea eskatzen baitigute».
Horrez gain, «berritasunak eta azken joerak ezagutzea eta sartzea gustuko dugu. Adibidez, irailean Alemanian izan ginen aurpegiko tratamenduen kurtso bat egiten, eta orain irrati-frekuentzia, kabitazioa eta vacumterapia duen makina berria hartu dugu, eta jendea arront kontent dago emaitzekin. Egiten duguna gustuko dugunez, ez zaigu kostatzen gauza berriak ikastea eta jendeak ezagutzen gaituenez, probatzera animatzen dira». Izan ere, «eskualdean orokorrean jendeak bere burua zaintzea gustuko du, eta eskertzen dugu hasieratik jendeak gugan izandako konfiantza».