Hondakinen murrizketan eta kudeaketan jauzi kualitatibo handia eman zuen iaz Malerrekako Mankomunitateak

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 7a, 20:00
Doneztebeko Garbigunean bigarren eskuko merkatua martxan jarri zuen Malerrekako Mankomunitateak.

Malerrekako Mankomunitateak 2022ko Hondakinen Urte Anitzeko Funtsak eta 2023ko Hondakinen Urteko Funtsak diruz lagunduta, 2023 urtean zehar zenbait ekimen martxan jarri ditu hondakinen sorrera murrizteko eta sortutako hondakinak behar bezala kudeatzeko.

Funtsetik 2022 eta 2023 urteetan inbertitzeko 25.000 eurokoa. Gogoan izan behar da Nafarroako mankomunitateek zabortegira bideratzen dugun hondakin tona bakoitzeko ordaintzen dugun kanonaren bitartez hornitzen dela Hondakinen Funtsa izeneko diru poltsa. Urtean zehar poltsa honetan bildutako dirua entitateei itzultzen zaie hondakinen kudeaketa hobetzeko egiten  dituzten ekintzen, eta hauen eta kudeaketa sistemaren ondorioz lortutako hondakinen murrizte eta hauen balorizazio edota birziklapen datuen arabera.

Zehazki, 2023ko Urteko Funtsa honen dirulaguntzarekin, Malerrekako Mankomunitateak Doneztebeko Garbigunean bigarren eskuko merkatua martxan jarri zuen, erosketak egiteko poltsa berrerabilgarriak banatu zituen eta beste hainbat ekimen burutu zituen hondakinen sorreraren prebentzioa bultzatzeko, bio-hondakinen birziklapena sustatzeko eta, oro har, gainerako hiri-hondakinen (bilketa eta balorizazioa) kudeaketa hobetzeko kanpainak garatu zituen.

Erosketak egiteko poltsa berrerabilgarriak banatu zituen Mankomunitateak.

Bertzetik, Urte Anitzeko Funtsak 2023 urtean eskualdean lau auzoko konpost gune berri eraiki ziren, Ezkurran, Labaien eta Donezteben (bi) hain zuzen.

Auzoko lau konpost gune berrietako bat, Donezteben.

Azken bi urteetan egin diren ekintza guzti hauen ondorioz, bertze iniziatiba batzuekin batera, mankomunitateak sortutako hondakinen birziklapena %5-a igo du eta horretaz gain, 30 tona hondakin murriztu ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun