10:00etan etxez etxe kalejiran aterako dira eta arratsaldean baserrietan barna kalejira eginen dute. Horrez gain, 16:00etan frontoian futbol ligaxka jokatuko dute, eta gauean, triki-bertso afaria eginen dute Barranka jatetxean Aitor Sarriegi eta Aitor Mendiluze bertsolariekin eta Iñaki eta Imanol musikariekin.
Mus txapelketa igandean
Ez da asteburu honetan Ezkurran izanen duten hitzordu bakarra. Igandean, otsailaren 18an, Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko dute ludotekan. 17:00etan hasiko da eta lehenbiziko hiru postuetan sailkatutako bikoteek Barranka jatetxean bi lagunentzako afaria, txuleta eta botila ardo bana eta bi botila ardo hartuko dituzte opari.