Inauteriak 2024

Ortziralean eta larunbatean inauteriak ospatuko dituzte Donamarian

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 1a, 14:00

Alaitz Irigoienek utzitako argazkia.

Ortziralean gazteek afaria eginen dute eta larunbatean gosaldu ondotik, etxez etxe ibiliko dira musikarien laguntzarekin.

Ortzirale arratsaldean trago bat hartzeko elkartuko dira eta ondotik, mahaiaren bueltan afaltzeko bilduko dira. Donamariako gazteek kontatu dutenez, 60 bat  lagunek eman dute izena afaltzeko eta ondotik bestak segida izanen du.

Larunbatean goizean elkartuko dira, 09:00-09:30 aldera gosaltzeko. Ondotik, etxez etxeko bisitarekin hasiko dira trikitilariaren eta panderojolearen laguntzarekin: Goizean Olara eta Askarragara joanen dira eta Igurineko bidean Gaztelutik pasatuko dira. Igurin auzora bazkalorduan ailegatuko dira, eta handik Uxarrera joanen dira. Komentuko mojak agurtutakoan, Artzera joanen dira eta Artzetik ostatura joanen dira. Han pintxo batzuk jan ondotik, arratsean bestak segituko du.

Donamariako gazteek TTIPI-TTAPAri esplikatu diotenez, «garai batean ortziraletan bazkaldu eta baserriz baserri eskean ibiltzen ziren, baina pandemiarekin alde batera gelditu zen eta geroztik ez da halakorik egin. Bada ohitura polit hori berreskuratzeko gogoa, baina aurten ez dugu halakorik antolatu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun