Aurtiztarrek Aurtitzen, iturendarrek Iturenen eta zubietarrek Zubietan. Halaxe hasi dute inauterietako astelehena, bakoitzak bere herrian. Ondotik, joareak soinean paratuta, zubietarrak Iturenera abiatu dira, eta bidean aurtiztarrekin elkartu dira. Handik Iturenera jo dute eta 98 joaldun elkartu dira Iturengo plazan. Bihar Aurtizko eta Iturengo joaldunak Zubietara joanen dira.
Argazkiak eta bideoak: Ainara Mindegia eta Alicia del Castillo.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.