Astelehen eguerdian espero dituzte Iturengo plazan joaldunak eta mozorroak eta jendetzarik handiena, baina Iturengo Pulunpa eskolan ere beraien inauterietako seinalea egiten ari dira gaur. Zenbait ekintzen artean gustukoena kalejira izaten dute. Mozorro eta joareak jarri ondotik herriari buelta eman diote irakasle eta ikasleek eta bazkaria izanen dute. Ikasle batzuk joaldun atera dira eta bertze batzuk, irakasleekin batera, ‘Baserria’ gaia hartuta mozorrotu dira. Giro ederra izaten ari dira inauteriak abiatzeko!