Parte hartu nahi dutenek, ondoko araudia bete beharko dute:
- Karroza bakoitzak ordezkari batean izena eta telefonoa eman beharko du udaletxean otsailaren 6a baino lehen.
- Karrozetan erabilitako ibilgailuek asegurua behar dute eta indarrean dagoen trafiko araudia bete beharko dute. Gainera, partaideak karrozaren gainean ibilbide barrenean bakarrik ibiltzen ahalko dira.
- Desfilea 16:30ean aterako da Aparanetik. Horretako, 16:00etarako egon beharko dute han. Ttikien karrozak aitzinetik joanen dira desfilean
- Karrozan beti norbait egon beharko da.
- Ibilbidetik kanpo edo ibilbide barrenean antolakuntzari kasu egin beharko zaie. Zerbait pasatuz gero, udala ezin izanen da kargu egin. Karroza bakoitzaren ardura izanen da.
- Karrozaren gidaria adi eta arduratsu ibili beharko da ibilbide guztian zehar, trafiko arauak errespetatuz.
- Sortzen den zaborra karrozan gorde beharko da, eta ezingo da beirazko botilarik eraman arriskutsua delako.
- Denden kartelak, herritarren balkoiak, eta herritarrak errespetatu beharko dira.
- Ibilbidean zehar arazorik ez izateko, gehienez ere hiru metroko zabalera ezarri da
- Karroza guztiak 20:00etarako erretiratuak egon beharko dira.