Inauteriak 2024

Inauteriei buruzko bilera informatiboak eginen dituzte aste honetan Iturenen, Aurtitzen eta Zubietan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 17a, 12:30

Inauterietarako prestatzen ari dira Aurtitzen, Iturenen eta Zubietan. Hilabeteko hondarreko astelehenean hasiko da mozorro eta joare besta, eta otsaileko lehenbiziko asteburuan kontuen egunekin borobilduko dituzte. Egun handiei begira, bilera informatiboak antolatu dituzte Zubietako eta Iturengo udalek ortziralean eta larunbatean.

Bilerak
  • Iturenen, ortziralean, urtarrilaren 19an, 18:30ean, udaletxeko ganbaran.
  • Aurtitzen, ortziralean, urtarrilaren 19an, 19:30ean, elkartean.
  • Zubietan, larunbatean, urtarrilaren 20an, 18:30ean, estalpean.

Herritarrei bileretara joateko deia egin diete Zubietako eta Iturengo udalek, eta foruzainak ere han izanen direla jakinarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun