Inauteriak 2024

Inauteriak ospatzen aurrenekoak eratsundarrak izan dira

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 16a, 11:30

Inauteriak ospatzen goiztiarrenak eratsundarrak izaten dira, eta ohiturari hutsik egin gabe, halaxe egin dute aurten ere. Joan den larunbatean, urtarrilaren 13an, inauteri eguna izan zuten. Eguerdian bazkaltzeko elkartu ziren, eta arratsaldean  herrian barna ibili ziren mozorrotuta. Gauean afaria eginez borobildu zituzten inauteriak. Egun osoan Aitor Mendiluze eta Agin Laburu bertsolariak eta Beñat Mitxelena akordeoilaria izan zituzten bidelagun.

Argazkiak: Nagore Eskuderok utzitakoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun