Erreka elkarteak San Silvestre lasterketa antolatu dute aurten ere

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 29a, 09:00

Urtezahar egunean, aurten hamaseigarren aldiz, San Silvestre lasterketa antolatu du Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak. Hitzordua Pequeña Guerrera Kardiopatiak dituzten haurren Nafarroako Elkarteari laguntzeko baliatuko dute.

18:00etan haurrentzako lasterketa eginen dute eta 18:00etan lasterketa nagusia hasiko da, 3,5 kilometroko itzulia. Izen ematea bortz euro ordaindu beharko da eta horren barrenean asegurua sartuko da. Sariez gain, opariak banatu eta zozketak eginen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun