Lapaitza Gazte Asanbladak herriko ostatua irekiko du ortziralean Doneztebeko ferietan

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 15a, 17:00

Doneztebeko feriak ospatuko dituzte ortziralean. Egun osoan izanen dira ekitaldiak, eta tartean, Malerrekako eta Bertizaranako Lapaitza Gazte Asanbladak herriko ostatua irekiko du.

Ostatua 10:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 04:00etara irekiko dute eta jatekoa eta edatekoa eta hainbat ekitaldi izanen dira.

Goizean kafea, pintxoak eta bermuta hartzeko aukera izanen da. Iluntzean, aldiz, 20:00etan bokatak izanen dira eta 21:00etatik aitzinera Ozpinduk taldea, eta Fifi eta Fefa eta Bines Katiko DJak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun