Artxiboko irudiak

Nafarroako Euskal Kantu Txapelketa 2003: bakarkako atalean Maider Ansa aranoarra nagusitu zen

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 18a, 07:00

2003ko azaroaren 22an, larunbatarekin, jokatu zen Doneztebeko Bordatxon Nafarroako XI. Euskal Kantu Txapelketako finala eta TTIPI-TTAPA TELEBISTAk erreportajea osatu zuen finalak eman zuenarekin. Bakarkako atalean Maider Ansa aranoarra nagusitu zen. Bikoteka, Aritz Ugalde eta Iñigo Zabala agoiztarrak. Taldekako garaipena berriz, Lekunberriko Gabari taldearentzat izan zen.

Bordatxo dantzalekuan jokatu zen 2003ko Nafarroako Kantu Txapelketa. Hamasei izan ziren osotara finalera pasatu ziren bakarlariak, bikoteak eta taldeak, lehendik bi kanporaketa eginda: Etxarri Aranatzen bata eta Zizurren bertzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun