Bestak 2023

Ezkurran ere pestak izanen dituzte astelehenetik ostiralera

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 13a, 11:00

Abuztuaren 14tik 18ra jai giroa izanen da nagusi herrian

Abuztuak 14, astelehena
18:00etan txokolate jatea eta diskofesta. 20:00etan txupinazoa. 21:00etan herri afaria Barranka jatetxean trikitilariekin. 

Abuztuak 15, asteartea
10:00etan dianak. 11:00etan meza nagusia. 12:30ean Erreka Dantza Taldearen saioa. 18:00etan herri kirol saioa: aizkora, arpana eta harri jasotzea. Arratsaldez eta gauez DJ J&Jrekin dantzaldia.

Abuztuak 16, asteazkena
10:00etan dianak. 11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara kartsak eta puzgarriak. 18:00etan batukada Batuklang taldearekin. 19:00etan pintxo potea. Arratsaldez dantzaldia Fidelen eskutik. Gero suzko zezena.

Abuztuak 17, osteguna
10:00etan  diana. 10:00etan haurrentzako eta helduentzako krosa. 10:30ean mus txapelketa. 16:30ean mus finalerdiak eta finalak. 18:00etan pilota partidak. Arratsaldez dantzaldia Fidelen eskutik. Gero su artifizialak. 

Abuztuak 18, ostirala
10:00etan diana. 14:00etan herri bazkaria. 16:00etan Hauspolariek taldearen emanaldia. 18:00etan Los Tenampas mariatxiak. 22:00ak arte dantzaldia Hauspolarien eskutik. Ondoren pesten amaiera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun