Bestak 2023

Beintza-Labaiengo bestak abuztuaren 4tik 7ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 2a, 08:00

Astelehenean herri bazkaria izanen dute Beintza-Labaiengo bestetan.

Ekitaldiz gainezka datoz aurten ere Beintza-Labaiengo bestak abuztuaren 4tik 7ra. Ohi bezala, egun batean auzo batean eta biharamunean bestean izaten dira ospakizunak.

Ortziralea, abuztuak 4

Labaien

20:00etan altxaferoa eta herriko trikitilariekin karrika erronda. 21:00etan zopak herriko ostatuetan eta Ittur-Ondo elkartean. Gauez, DJ Endara.

 

Larunbata, abuztuak 5

Haurren Eguna (Beintza)

10:00etan Iturengo txistulariekin karrika erronda. 11:00ean Letrekin dantzan (Haizea Loirarekin). Goizez eta arratsaldez puzgarri eta haur jokoak. 17:00etan mus txapelketa. 18:00etan txokolatada. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Trikiteens taldearekin.

 

Igandea, abuztuak 6

Labaien

10:00etan Iturengo txistulariekin karrika-erronda. 11:00etan Meza Nagusia. Ondoren, luntxa. 13:00etan aizkora saioa: Bihurri-Otaño, Gabirondo-Txikia eta Etxeberria-Larrañaga. Arratsaldez haur jokoak. 21:00etan tortilla eta postre lehiaketa. Gero, su-artifizialak. Arratsaldez eta gauez DJ J&J.

 

Astelehena, abuztuak 7

Beintza

10:00etan Iturengo txistulariekin karrka-erronda. Goizean zehar haur jokoak herriko haurrek eta gurasoek antolatuak. 14:00etan herri bazkaria, Anjel Mariezkurrena, Aitor Jalisko eta Agerralderekin. Bertsolariak: Aitor Mendiluze eta Unai Agirre. Arratsaldez eta gauez DJ J&J.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun