Bestak 2023

Ostiz Etxekoek botatuko dute bestetako txupinazoa Donezteben

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 16a, 18:00

Doneztebeko Udaleko kideak eta Ostiz Etxekoak.

Egun gutti falta dira Doneztebeko sanpedroetarako, eta Doneztebeko Udalak jakinarazi du zein izanen diren aurtengo txupinazoa botako dutenak: Ostiz Etxekoak.

Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, «150 urte bete dira aurten Ostiz Etxea ireki zutenetik eta urteurrena ospatzeko eta aldi berean hainbertze urtez herrian lanean jarraitzeagatik, emandako zerbitzuagatik eta urte hauetan antolatutako ekintzetan eskuzabaltasunez parte hartzeagatik» erabaki dute txupinazoa botatzeko aukera ematea Ostiz Etxeari.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun