Gaur egun, 46 komertziok osatzen dute elkartea; «zerbitzuak, ostalariak, elikagai eta moda dendak, ile-apaindegiak, aholkularitzak, farmaziak, tailerrak… denetik dugu, eta elkar babestu eta laguntzen dugu. Herritik eta herriarentzat sortutako elkartea da, eta gure lana transmititu nahi diegu herritarrei».
Azokak, zozketak eta ekimenak ere egiten dituzte. «Normalean lau hilabetetik behin kanpaina bereziak egiten ditugu; udaberrian, udazkenean… eta Eguberrietan batez ere». Etorkizunera begira, «ekainerako kanpaina polit bat prestatzen ari gara Doneztebeko Jostunekin batera».