Belardendak «osasuna zaindu nahi dutenei» zuzendutako produktu eskaintza zabala dauka: «inguruko elikagai ekologikoak, infusio eta belarrak, barazkiak eta frutak, kosmetika eta elikagai osagarriak». Hala ere, azken aldian «kontsumo aldaketa bat ikusi dugu, jende gazteak ez baitu komertzio ttikietan hainbertze kontsumitzen. Horregatik, duela bi urte online denda ireki genuen eta sare sozialetan gehiago zentratu gara, garaietara egokituz. Denda ttikiok lanketa haundia dugu egiteko, baina hor egon behar dugu».
Nutrizio eta dietetika kontsultan, «egin ditudan ikasketei esker, inflamazio gaixotasunetan eta autoinmuneetan zentratu naiz. Gainera, kontsultak online egiten ditugu eta arras kontent nago emaitzekin».