N-121-A

N-121-A errepideko Sunbilla sarreran zubia egiten ari dira

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 27a, 15:00

Sunbilla sarreran izanen den N-121-A errepideko zubirako zutabeak paratu dituzte aste honetan.

N-121-A errepideko lanetan buru-belarri segitzen dute. Iruñea aldetik, Sunbillara sartzeko errepidearen azpitik eginen dute irteera. Errepide nagusiak altuera hartuko du eta horretarako zubia eraikitzen hasiak dira. Aste honetan ia 20 metroko altuera eta 70-80 Tonako pisua duten hiru zutabeak paratu dituzte. Uda honetan erabilgarri izatea espero dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun