Martxoaren 25ean sartuko da Doneztebe UEMAn

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 14a, 16:00

Gaur egin dute iragarpena aurkezteko agerraldia. Ezkerretik hasita hirugarrena da Leire Ortuoste Doneztebeko alkatea.

Doneztebe ere UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kidea izanen da martxoaren 25etik aitzinera. Egun horretan eginen du mankomunitateak ezohiko batzarra, eta bertan onartuko dute Doneztebe Mankomunitatearen parte izatea. 

Donezteberekin batera bertze hiru herri ere —Arrakundiaga-Zollo, Arruazu eta Etxebarria— sartuko dira egun berean UEMAra, eta hala, 101 herri izanen dira data horretatik aitzinera. 100 herriren langa gainditu dutela ospatzeko, ekitaldi berezi ere eginen dute Ehun udal eta hamaika gehiago izenepean.

Gaur egun, 97 herrik osatzen dute UEMA, eta eskualdeko bederatzi daude bertan: Arantza, Areso, Baztan, Bera, Etxalar, Goizueta, Igantzi, Leitza eta Lesaka. Martxoaren 25etik aitzinera 101 herri izanen dira, eta tartean, eskualdeko hamar. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun