Inauterietarako girotzen aritu dira gaur Iturengo eskolako ikasleak eta irakasleak. Euskal artzainak Ameriketan gaitzat hartuta, goizean eskolako ikasle zaharrenek bertso antzerkia egin dute, eta ondotik, herrian barna mozorroen eta joaldunen itzulia egin dute. Eskolan bazkalduz borobildu dute gaurko eguna. Ondoko egunetan inauteri giroan segituko dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.