Ilbeltzak 30, astelehena
Goizean gosaldu eta Zubietako joaldun, mozorro eta karrozek Aurtitz bisitatuko dute. Salda hartu eta Iturenera joanen dira. Desfilea eginda bakoitza bere herrira joanen da bazkaltzera. Arratsaldean musika izanen dute eta gauen afaria.
Ilbeltzak 31, asteartea
Goizean gosaldu eta iturendarrek zubietarrei bisita itzuliko diete, Aurtitzen geldialdia eginda. Salda hartu, desfilea egin eta bakoitza bere herrira bazkaltzera. Arratsaldean musika izanen dute eta gauen afaria.
Otsailak 1, asteazkena
Zubietan kontuen eguna izanen dute. Goizean puska biltzea eta gosaria izanen dute eta arratsaldean joaldunak aterako dira. Iturenen bazkaria Kristian akordeoilariarekin, ilunabarrean puska biltzea eta afaria. Aurtitzen bazkaria, puska biltzea eta afaria.
Otsailak 4, larunbata
Iturenen kontuen eguna izanen dute. Eguerdian dantzak eta herri kirolak izanen dira, bazkaria Iker Zubeldia eta Miren Amuriza bertsolariekin eta Mikel Salaberri akerdoilararekin eta gauean afaria. Aurtitzen zahar bazkaria eta dantzaldia.
Otsailak 5, igandea
Aurtitzen kontuen eguna izanen dute, bazkaria eguerdian eta inauterien amaiera.